urteko txostena 2019

Aurten ere Oarsoaldea SAren urteko memoria aurkezten dugu, bertan 2019. urtean arlo guztietan egindako jarduera eta proiektuak biltzen dira, bere helburu eta emaitzen erakusketa bihurtuz.

Proiektuek Oarsoaldea 2025 Agentziak definitutako plan estrategiko berriko lerro estrategikoei erantzuten diete. Izan ere, aurten lehenengoz Agentziaren egitura eta jarduera planarekin bat eginez garatu da. Jardueraren bolumenak oso garrantzitsua izaten jarraitu du eta, memorian ikus dezakegun bezala, proiektuen kopurua gorantz doa. Oarsoaldea garatzeko estrategiaren guneez, hau da, “pertsonekiko arreta”, “ekonomia- eta lurralde-garapenerako estrategia” eta “Oarsoaldea jomuga” arloez gain, udal eta kooperazio zerbitzuek guztira 70 jarduera eta proiektu baino gehiago osatzen dituzte. Jarduerekin eta proiektuekin guztira 2019. urtean 47.068 pertsonatara iritsi da. Nolanahi ere, Agentziaren lan-eremu desberdinetan ekimen askoren urtea izan da, beren potentzialtasunak zabaldu eta eskualdearen kokapenean aurrerapausoak emateko. Helburua etorkizuna “ardazteko” gai izatea da. Urteko txosten honen bidez gehiago sakon daiteke Agentziak aukerak sortzeko eta eskualdearen etorkizuneko ikuspegia eraikitzeko abiarazitako proiektuetan eta egindako ekintzetan. 

       Gure eskualdea. Gure agentzia.


Oarsoaldea Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerriek osatutako eskualdearen garapen agentzia da. 1993. urtean sortu zen eskualdearen garapen iraunkorra sustatzeko.
Gaur egun tokiko erreferentzia da langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei zerbitzuak eskaintzeko orduan.

Oarsoaldeak beste erakunde eta entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan dihardu, ekonomia eta gizarte garapenarekin zerikusia dutenak. 2018. urtean garapen agentzia lau udalen berezko baliabide gisa izendatua izan zen eta egoera berri honek indarra eman eta lanean jarraitzera animatzen gaitu, eragile dinamizatzaile eta bultzatzaile gisa, udalerrien zati eta tresna gisa, gure eskualdeak behar duen ongizatea eta oparotasuna lortzeko beharrezkoak diren aldaketak bultzatuz.

Oarsoaldean eskualde bizi, borrokalari, ilusioz beteriko, sortzaile, langile, desberdin, plural eta berritzaile baten alde lan egiten dugu.

Gure motibazioa

 

Gure eskualdean enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen laguntzea. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, batez ere ahulenena.

Eskualdearen bikaintasunari laguntzea, berrikuntzan, industria aurreratuan, talentuan eta ekintzailetzan lan eginez.

Oarsoaldea eskualdea lehentasunezko eta kalitatezko helmuga turistiko bihurtzea, enpresa-sare turistikoaren hazkunde iraunkorra sustatuz eta gure garapen turistikoa gure nortasunean eta tradizioan oinarrituz.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzen eta bisitarientzako irudia edertzen laguntzea. Kontzientzia kolektiboa duen mugikortasuna sustatzea.

Eskualdean euskararen normalizazioaren aldeko inertzietan eragitea eta koordinazioaren eta zeharkako ildoen bidez euskaldunen arteko sare soziala sustatzea.

Ondo informatutako kontsumitzaileak, kontsumo arduratsua egiten dutenak. 

Gure esker ona

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu ilusioz gure eskualdearen etorkizunari laguntzen dioten zerbitzuak ematen eta proiektuak garatzen dituzten pertsona guztiei.
Agentzia osatzen duten pertsona talde osoari, haren funtzionamendu egokia ahalbidetzen duten enpresa, erakunde eta eragile guztiei. 



 ETA, B E R E Z I K I G U R E  E S K U A L D E A N  B I Z I  D I R E N  P E R T S O N A  G U Z T I E I , G U R E  
J A R D U E R A R E N  A R R A Z O I A  E T A  H E L B U R U A  B A I T I R A 


ESKERRIK ASKO